viernes, 2 de diciembre de 2011

Behin betikoooo, behin betiko!!

Gaur EUSKARAREN EGUNA da, eta klasean "Behin betiko" kanta ikasi dugu, gero denok batera patioan kantatzeko. Bideo bat grabatu dugu klasean entsaiatzen genuen bitartean. Hor daukazue letra, zuek ere ikasteko!!

Abestia entzuteko linka: http://www.goear.com/listen/e3e859c/behin-betiko-haur-kanta-euskal-musika


Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
EUSKARAZ ETA KITTO!

Etxean eta kalean
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
borrokan eta pakean. (tristuran eta pozean)
Dakitenek erabiliz,
ez dakitenek ikasiz,
herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi.

Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian. 




Euskaran ere jolasten dugu

Gaur, euskarazko materiala bilatzen egon gara informatikako klasean. Irakasleak helbide asko eskeini dizkigu baina guri gustatu zaiguna, euskarazko jolas hauek izan dira. Frogatu eta ondo pasatu!!

http://www.txiki.net/jokoak.html

Aktoreak eta aktoresak gara!!!

Azkenik iritsi da emanaldiaren eguna!!!
Denbora asko daramagu antzerki hau prestatzen, eta gaur egin dugu antzezpena!
Oso urdiri egon gara denok, jende asko etorri da gu ikustera: gurasoak, lagunak..
Gainera, gutari,o batzuk ez genuen inoiz antzerkirik egin, eta oso esperientzia dibertigarria izan da. Asko gustatu zaigu. Eskerrik asko etorri zareten guztoi. Eta etorri izan ezin ez zinetenok, hemen duzue bideoa!!

Ipuinak egiten badakigu

Gaurko egunean, ipuinak egin ditugu. Honan hemen gure ipuinak: 

 Grafittiak eginez

Euskadiko herri batean gertatu zen, Lekeition. Ander izeneko mutila Ispi eskolara joaten zen. Eskola amaitu ondoren, lagunekin egoten zen arratsaldeko zazpiak arte. Gero, etxera joaten zen etxeko lanak egitea. Egun batean, lagunekin joan zen frontoira jolastera eta hara ailegatu zirenean, lau mutil ikusi zituzten sprayekin grafittiak egiten. Anderri izugarri gustatu zitzaion eta horrelako bat edo batzuk egingo zituela erabaki zuen. Amari galdetu zion ea grafittiak egin ahal zituen, baina amak:

-Ezta pentsatu ere! Hori egitea legez kanpo dago.Ander pixka bat goibeldu zen, baina gauza bat pentsatu zuen: “Amak ez utzi arren, grafittiak egingo ditut”.

Lagun batzuei galdetu zien ia beraiei ere gustatzen zitzaien eta Anderrek grafittiak egitea gustatzen zitzaien lagun mordoa lortu zuen. Gaua iritsi zenean, Ander ohera sartu eta pentsatzen jarri zen. “Grafittiak egitean arriskurik ez izateko modu bat aurkitu behar dut”. Aste osoa pasatu zuen horretan eta ez zitzaion ezer otutzen. Lagunei galdetzen zien baina haiek ere ez zekiten. Egun batean, etxeko lanak egiten zebilen eta, alkateari buruzko testu bat egiten ari zela, FLAS!!! ideia bat otu zitzaion. uela 5 urte gertatutako istorioa kontatuko dizuet orain.




Bertsoak kantzera goaz!!

Gaur Euskarako irakasgaian, bertsoak asmatu ditugu taldeka Arrantzari buruzkoak, hori baita euskal literaturan lantzen ari garen gaia. Hona hemen gure bertsoak:

Arrantzaleak itsasora doaz
Baleen bila arpoi ta sokaz (Bis)
Emakueek sare prest dituzte
Baleek ez dezaten egin alde (Bis)

Arraun, arraun!!

Doinua: Txori txiki bat. Gaia: Arrantza
Egileak: Eneko eta Maddi.



ONGI ETORRI GURE BLOGERA!!

Kaixo!!! Altzaga ikastolako 5.mailako ikasleak gara!

Blog hau sortu dugu Euskarako klaseetan egiten ditugun ekintzak zuek ere ikusteko. Hauek dira gure ekintzak:
  • Bertsoak zintzilikatu
  • Ipuinak, idazlanak eta olerkiak argitaratu
  • Antzerkien bideoak jarri
  • Euskararen inguruko jolasak
  • Euskararekin lotutako gaiak landu
  • Abestiak grabatu

Astero argitaratuko dugu zerbait, beraz, egon adi egiten dugun horri !!